XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Saria ipiñtterakuan lehengo San Migelen arpegixak zahar itxuria emuten otzala pentsatu ebeiñ, eta izatez berriz San Migel gaztia, liraiña dala.

Orduan moldia zeiñeri hartu ibili ziran, eta esaten dauenez, mariñel baten arpegixa ei da.

Oraiñ, ez dotzuet esango ala Zumaixakua dan, ala Ondarrukua dan, ala Orixokua dan....

G:... Oraiñ eguak ipiñtten gabiltz, baiña ez egara egitteko, e?....

Don Jose Maria abariak egiñddakuak dira.

Zela lehenguak oso zahartuta euzen eta barrixak egiñ bihar ziran... gure abare honi gauzak egiñ baiño Iehen buztiñakiñ modelua egittia gustaitten xakon, eta handitxek etaratako eguak dira honeik....

G:... Urte baten, eguraldixa nahiko bada ez badakua euen... eta jantzitta geukan bai San Migel ta bai Apostoluok, baiña baserritarrak be asko euzen eta beti be urteten ebeiñ kanpora denporiari begiraketara eta Gaur eh, prozoziñua egiñ barik biharko dau esaten ebeiñ.

Ta hola, San Migel pittin bat jazarritta edukittiagatik atzetik zera kendu gotzan, eguak, baiña gero eguraldixak jaso egiñ ebela ta urten egiñ bihar dogula ta urten egiñ bihar dogula....

Eta gere zalapartakiñ, eguok ipiñi barik itxi gotzan ta hola, Parrokixara aillagatu giñanian, segittuan akordatu nintzan eta esan notzan eh, han euen adoradore bati Faborez, fan zatez Santa Anara bai, hantxe mahai gaiñian dakozu eguok, eta ekar itzazu hainbat laisterren ze onddiok prozoziñuak urtetera orduko ipiñiko xau ta.

Baiña nik ez dakit ba, motel xamarra edo zer zan, behintzat berandu antzian,(...).